Franšais

Ondaretik sorkuntzara
Kulturari buruzko ikuspegi berezia

Euskal hilarriak bizi sinboloa den eguzki aldera norabideratuak dira Lapurdiko etxea estilo bat baizik ez da Euskal Herriko estilo anitzen artean Ehortz-errituek garrantzi handia zuten ohiko jendartean, horietarik batzuek oraindik irauten dute Ohiko bestak denbora adierazleak dira, lehen beharrezkoak ziren, jakinen ote dute gure denborari hitz egiten ?

“Norat joan jakiteko, nundik jin jakin behar”

Lauburu elkartea 1974an sortu zen Euskal Herriko hilarri biribilak salbatzeko asmoz. Denbora gutxi barne zeregin horrek ondareari buruzko beste eragiketa batzuk ekarri zituen arkitektura, historia eta etnografia esparruetan.

Ekitaldiek eta argitalpenek landa-lana osatzen dute, publiko zabal bati eta eskolakoei zuzendurik. Ikertzaile anitz lanean ari dira Lauburu elkartearekin, Udaletxeek, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Akitaniako Kultura Zuzendaritzak (DRAC) elkartearen egitasmoak sustengatzen dituztelarik.

Lauburu elkartea denbora gutxi barne garatzen da eta lortu duen ospeari esker kultura tresnak sortzen ditu, hezkuntza zerbitzuak, adibidez, gaur egun autonomo gisan lanean segitzen dutenak. 1998an, elkartearen jarduerak gai batzuen inguruan nahitara mugatuak dira, gure jendartean ondareak daukan zereginari buruzko gogoeta aurrera eramateko gisan.

Lauburu elkartearen lehengo eta gaurko jardueren aurkezpenaz gain, gune honetan dokumentu anitz aurkituko dira, horietarik batzuk karga daitezkeenak.

Erabilerraztasuna - Legezko aipamenak